Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2625

AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da «Arangoya» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena aldatzeko lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko Loiuko udalerriko Munabe ikastetxearen instalazioen zati batean (Lauroeta hiribidea 14, 48180 Loiu, Bizkaia).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa hari erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE) –otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatu zuena (martxoaren 12ko BOE)–; Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE);. Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikariaren titulua eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua (ekainaren 5eko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2026-2027 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.

Ikastetxearen kodeak: 014620 (EAE) eta 48003281 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Arangoya».

Titularra: Promoción y Cultura, SA.

Helbidea: Ercilla, 18.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Erizaintzako zaintza osagarrietako erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, Loiuko Munabe ikastetxearen instalazioen zati batean (Lauroeta hiribidea 14, 48180 Loiu, Bizkaia).

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazio kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

○ Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Haur hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.

Legitimazioa:

– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala