Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2624

AGINDUA, 2026ko apirilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren Kontseiluan presentzia duten erakunde sindikal bakoitzak izendatu behar dituen ordezkarien kopurua argitara ematen dituena.

Uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 9.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.), funtzionarioak ordezkatzen dituzten pertsonak hauteskunde-entzunaldiaren sistemaren bidez izendatuko dira.

2026ko martxoaren 26an egin ziren Ertzaintzaren eremuko hauteskunde sindikalak, 2026ko urtarrilaren 9ko Aginduaren bidez deituta (urtarrilaren 21eko EHAA, 13. zk.).

Hauteskunde Batzordeak apirilaren 8an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, hauteskunde sindikal hauen emaitzen behin betiko zenbaketa orokorra aldarrikatu da.

Ertzaintzaren Kontseiluaren Barne Erregimeneko Erregelamenduaren 3.1 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako sailburuaren Agindu bidez argitaratuko da Ertzaintzaren Kontseiluan presentzia duten erakunde sindikal bakoitzari dagokion ordezkari-kopurua.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ertzaintzaren Kontseiluan presentzia duten erakundeetako bakoitzak zenbat ordezkari izendatu behar dituen jakinaraztea:

EUSPEL. Hiru titular eta hiru ordezko.

ESAN: Hiru titular eta hiru ordezko.

ErNE: Bi titular eta bi ordezko.

Bigarrena.– Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen Testu Bateginaren 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, kidegoko karrerako funtzionario izan eta zerbitzu aktiboan edo bigarren jardueran daudenen artean izendatu beharko da.

Hirugarrena.– Argitara bedi agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 30a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala