
112. zk., 2026ko ekainaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2623
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Hierros Manu, SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa. Andoaingo (Gipuzkoa) Balastrain poligonoko 5. lurzatian, A, B eta C nabeetan, hondakinak kudeatzeko jarduera du Hierros Manu, SL enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-baimen bakarraren funtsezko aldaketa egiteko.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak 46. artikuluan ezartzen duenez, eskabidea aurkeztu eta aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatu ondoren, instalazioa edo jarduera funtsean aldatzeko proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hori jarduera edo instalazioa dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, tokiko erakundeak bere ediktu-taulan jar dezan.
Horregatik guztiagatik, AAU01262_MS_2026_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 5a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS