
111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (157 KB - 2 orri.)
- EPUB (132 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2613
IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunei ur-aprobetxamendurako eskubidearen amaiera jakinarazteko dena.
Aprobetxamenduen Arloa - Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratzen da iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak ebatzi direla Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Uren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa.
Ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuordearen aurrean.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.
Zuzendari Nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS