Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2609

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita, 2026an euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adieraz-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du Institutu horren eskumenekoa dela Euskal Kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu honek bere 19. artikuluaren 2. atalean dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinea, arkitektura eta diseinua hartzen dituela bere baitan. Bestalde, artikulu horren f) zatiak Institutuaren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, egokitzat jo da euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren inguruan antolatzen diren jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea.

Dirulaguntza horiek eta horiek emateko oinarrizko irizpideak Zuzendaritza Kontseiluak onartu zituen 2026ko martxoaren 16an, eta 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2026ko Dirulaguntzen Urteko Planean sartuta daude (Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko otsailaren 17ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori), eta euskara eta euskal kultura EAEtik kanpo sustatzeko helburu estrategikoaren barruan daude.

(https://www.euskadi.eus/sail-plana/pes-2025-2028-dirulaguntzen-plan-estrategikoa/web01-a2kultur/eu/)

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea EEIren Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia, euskal kultura 2026. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko deialdia. Deialdiaren edukia ebazpen honen eranskin gisa doa.

Donostia, 2026ko maiatzaren 21a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

ERANSKINA
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Deialdi honen xedea da euskal kultura 2026. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea.

2. artikulua.– Deialdiko modalitateak.

II. Kapitulua: Arte plastikoak eta ikusizkoak.

III. Kapitulua: Musika.

IV. Kapitulua: Dantza

V. Kapitulua: Antzerkia

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2026ko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan beharko dira.

3. artikulua.– Diru baliabideak.

1.– Deialdi honetarako gehieneko zenbateko orokorra bostehun eta hamaika mila (511.000) eurokoa izango da, eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:

a) Arte plastiko eta ikusizkoetarako laurogei mila (80.000) euro.

b) Musika biretarako ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) euro.

c) Dantzarako laurogeita hamar mila (90.000) euro.

d) Antzerki bira eta denboraldietarako ehun eta hirurogeita sei mila (166.000) euro.

2.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, modalitate baterako dirulaguntzen zenbatekoa handitu ahal izango da beste modalitatearen soberakinaren bitartez, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago. Honetarako, EEIko zuzendariak ebazpena emango du. Kasu honetan, eskaera kopuruaren eta dagoen diru-kantitatearen arteko desoreka handiena duen modalitateak lehentasuna izango du.

4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko modua, zenbatekoa eta mugak.

1.– Ondoz ondoko emakida-prozedura.

Deialdi honen xede diren laguntzak 3.1 artikuluan ezarritako dirulaguntza-lerro bakoitzean esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan aurreikusitako ondoz ondoko emakida-prozeduraren bidez. Prozedura horretan, dirulaguntzak emateko, eskatzaileek oinarri hauetan ezarritako baldintzak baino ez dituzte bete beharko, eta ez da haien artean ez konparaziozko ebaluaziorik ez baterako kontsideraziorik egingo. Horretarako, eskabideak aurkezteko hurrenkerari jarraituko zaio (eguna eta ordua), espedientea osatzen den unearen arabera. Eskabidea zuzentzeko edo osatzeko eskatu behar bada, bata edo bestea gauzatu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat.

Deialdi honen ondorioetarako, aurrekontua agortu egiten bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagokion ebazpena argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori.

Funtsa agortu eta ebazpena argitaratu bitartean eskabideren bat epean jasotzen bada, hasiera batean kanporatua izango bada ere, erreserba egoeran geldituko da esleitutako dirulaguntzak onartzen ez diren kasuetarako. Ondorio honetarako ere, erregistroaren hurrenkeratik abiatuta, espedienteak erabat osatuta geratzen diren unea hartuko da kontuan.

2.– 12. artikuluan finkatutako baldintzen eta II. eranskinean modalitate bakoitzean ezarritako irizpideen arabera banatuko dira dirulaguntzak, baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzari, proportzionalki, dagokion puntuazioaren araberako laguntza esleituz.

3.– Dirulaguntza esleitzeko orduan, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan EEIk diruz laguntzen dituen gastuen atala soilik hartuko da kontuan.

4.– EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

– Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, bidaia aseguruak (Europako Osasun Txartela baliozkoa ez den joan-etorrietarako), artelanen, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai.

– Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko. Muntaia gastuak ez dira diruz lagunduko.

5.– Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta joan-etorrietarako beste egun bat.

Ondorengo ostatu gastuak onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta, emanaldia, abiapuntutik 400 kilometro baino urrunago den kasuetan, emanaldiaren aurreko egunekoa.

Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, muntaia eta inaugurazio egunetarako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira. Lau egunetako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira gehienez ere.

Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien % 50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere, arte plastiko eta ikusizkoen modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita bost (0,45) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

f) Bidaien kasuan, eskatzailearen edo pertsona juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat. Abiapuntua aurreko emanaldi edo ekintzaren kokalekua izatea soilik hartuko da salbuespentzat.

6.– Hori guztia, abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duenak, 30. artikuluan jasotakoaren kalterik gabe.

5. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira onuradunek jarduera bereko gastu-kontzeptu berberak finantzatzeko lor ditzaketen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin, baldin eta gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.

6. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza nagusiki euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak.

Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Euskal Hirigune Elkargoa.

b) Eskaeran aurkeztutako emanaldi edo ekintzak hasten direnetik edo eskaera aurkezten den unetik, altan emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek), arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean salbu.

2.– Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.

3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.

4.– Eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen administratibo edo penal baten pean, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren batean, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, dagokion zehapenak ezartzen duen aldian, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23.2 artikuluan aurreikusitakoak (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) edo Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua ez betetzeagatik.

5.– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Eskatzaileek edo onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakunderekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badu epe exekutiboan.

Era berean, pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta badaude edo, itzulketaren ebazpena aurkaratu izanagatik, zorra etetea erabaki bada.

6.– Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan eta 13. artikuluaren 1., 2., 3., 4. eta 5. apartatuetan aurreikusitakoa aplikatuko da.

7.– Baldintza guzti horiek, onuradun izateko ezezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira.

7. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesatuak eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Administrazio batek egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du, interesatuak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

Errolda edo egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoan dutenek dagozkien Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, edo baliokideak, eta baita eskatutako beste edozein agiri ere.

2.– Dirulaguntzen Araudia Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen baitan, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Aurreko hiru urteetan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.

– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Halaber, eskatzaileak honakoak adieraziko ditu eskabidean: dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

3.– Eskaera beste pertsona baten izenean egiten denean, legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

8. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatuko dituen organoa.

Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzea.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epeak eta modua.

1.– Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du. Ordezkari legal batek hainbat konpainia edo talderentzat eskatu ahal izango du laguntza, beti ere ordezkari legal gisa jardunez, eta dirulaguntzen interesdun gisa konpainia edo taldeak agertu beharko du beti, dokumentazio guztia ere taldearen/konpainiaren izenean egon beharko delarik.

Antzerki modalitatearen kasuan, eskatzaile berak «antzerki-birentzat» eta «antzerki denboraldientzat» eskaera bana aurkeztu ahal izango du.

2.– Modalitate guztietan, eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 30ean amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.

3.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan edo aurrekontuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz jakinarazi beharko zaio EEIri edo «nire kudeaketak» helbidearen bitartez izapide elektronikoaren kasuan. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 10 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ematen ez badu, aldaketa onartutzat joko da, baldin eta dirulaguntzaren onuradun izateko arauak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

4.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Andre zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012), goizeko 08:30etatik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira www.euskadi.eus gunean, artikulu honetako 6. atalean adierazitako helbidean.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero -aurrez aurrekoa edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

5.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztu beharko dituzte, artikulu honetako 6. atalean adierazitako helbidean. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoen kasuan, eskatzaileek aurrez aurreko bidea aukeratu ahal izango dute.

6.– Eskaerak nola tramitatu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus honako helbide honetan daude ikusgai:

Arte plastiko eta ikusizkoak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032544

Musika: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032545

Dantza: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032546

Antzerkia: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032547

Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

7.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskaera, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

8.– Identifikazio elektronikorako, onartutako eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak.

9.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

10. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera onartua izateko, honakoak aurkeztu beharko dira:

– Formularioa, atal guztiak dagokion bezala beteta eta sinatuta, eta modalitate bakoitzeko formularioan galdegiten diren dokumentuak erantsita.

– Dagokion jaialdi, azoka, antzoki, erresidentzia, edo birako emanaldiak hartuko dituzten areto guztien kontratua, gonbidapen ofiziala edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, antolatzaileak sinatuta. Agiri honek, gutxienez, honakoak zehaztuko ditu: ekitaldiaren data, lekua, baldintza ekonomikoak eta antolatzailearen kontakturako informazioa.

11. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

1.– Ikusten bada eskabidearen izapidetzea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo dokumentu horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, ebazpen baten bidez.

2.– Eskabidea elektronikoki aurkeztera behartuta dagoen eskatzaile batek aurrez aurre aurkezten badu, elektronikoki aurkezteko zuzenketa eskatuko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea aurkeztu den eguntzat hartuko da zuzenketa egin den eguna.

12. artikulua.– Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena.

1.– Aurkeztutako proiektuak aztertu eta dirulaguntzen kopuruak zehazteko modalitate bakoitzeko irizpide-ardatzak II. eranskinean zehazten dira.

Eskaera aztertu eta eskatzaileak gehienez jaso dezakeen kopurutik abiatuta, jasotako puntuazioaren araberako ehunekoa izango da dirulaguntzaren kopurua.

2.– Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango, arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean izan ezik. Arte plastiko eta ikusizkoen kasuan, ez da 250 eurotik beherako dirulaguntzarik emango. Jasotako puntuazioari dagokiona muga horietatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko.

13. artikulua.– Ebazpenak, jakinarazpenak eta epeak.

1.– EEIko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Arloari dagokio dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta eman beharreko laguntza kalkulatzea, EEIren zuzendariak dagokion ebazpena eman dezan.

2.– Dirulaguntzak esleitzeko edo, hala badagokio, ezesteko ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei, eta horren berri emango da Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan, guztiek jakin dezaten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Ebazpenak gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira; eskaera Etxepareko erregistroan sartzen den eguna hartuko da prozedura hasteko eguntzat. Gehieneko epe hori ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak legitimatzen ditu interesatuak dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko Legearen 22.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.

Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamar egun balioduneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, besteak beste:

1.– Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2026. urtean burutzea.

2.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren eta gastuen gauzatzea justifikatu behar du. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

3.– Etxepare Euskal Institutuak egingo dituen egiaztatze-jarduketei men egitea, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduerei ere, jasotako dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitako jarduketak eta jasotako finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak onartzea.

4.– Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Baita komunikazio digitaletan ere. Nolanahi ere, dirulaguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

5.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

16. artikulua.– Justifikazioa.

1.– Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte artikulu honetako 5. Atalean zerrendatzen diren agiriak, jarduera deialdi hau argitaratu aurretik edo ebazpena eman aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horietan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera. Jarduera abenduaren 6tik aurrera egiten bada, epe hori 2027ko urtarrilaren 29an amaituko da.

2.– Pertsona fisikoek justifikazioak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte hurrengo helbidean:

Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, Donostia (20012). Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

– Justifikazioak bide elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahalko dituzte hurrengo gunean: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dute.

4.– Justifikazioak, bai aurrez aurre bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak www.euskadi.eus webgunean egongo dira ikusgai, deialdi honetako 9.6 artikuluan adierazitako helbidean.

5.– Justifikazio modua justifikazio sinpletua izango da. Jarraian zerrendatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Burututako jarduera osoaren memoria-balorazioa: jardueraren balorazioa, argazkiak, prentsako loturak zein diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainontzeko material grafiko eta soinudunak.

b) Onuradunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako datuen egiazkotasunaren, dirulaguntzaren erabileraren eta, EEIk emandakoaz gain, jasotako beste dirulaguntzen ingurukoa.

Era berean, deklarazioan adierazi beharko dira dirulaguntzen onuradunen datuak, sexuaren arabera, hala badagokio, bereizita.

c) Eskaeran emanaldien edo ekintzen kontratua aurkezten ez den kasuetan, jarduera horietako diru-sarreren faktura edo bankuko kobrantza agiriak aurkeztu beharko dira.

d) Justifikaziorako Excel eredu-orriak jarraituz zehaztuko dira egindako gastuak eta sarrerak eta behin betiko balantzea.

Gastuen justifikaziorako, dirulaguntza jaso duten ekintzen aurrekontuan, Etxeparek diruz laguntzen dituen kontzeptuetako gastu guztiak egiaztatu beharko dira.

Dieten bidez zuritutako kopurua ezingo da jasotako laguntzaren % 50 baino gehiago izan, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere, arte plastiko eta ikusizko modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.

EEIk edozein momentutan eskatu ahalko ditu goian aipaturiko gastuak justifikatzeko fakturak. Fakturek eskatzailearen izenean egon beharko dute, eta indarrean dagoen araudi fiskalaren arabera baliozkoak izan beharko dute. Bestelako monetatan egindako fakturen kasuan, gastua eurotan zenbatekoa izan den adierazi beharko da, horretarako erabilitako kanbio-tasa adieraziz.

EEIk ausaz eta zozketaz, onuradunetako batzuei aurkeztutako aurrekontua bere osotasunean justifikatzeko agiriak eskatuko dizkie.

Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32 artikuluan aurreikusitakoa.

17. artikulua.– Likidazio ebazpena.

1.– Dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Ebazpen honetan dirulaguntzaren itzulpena aginduko balitz, hau jasotzen denetik bi hilabeteko epea egongo da itzulketa egiteko.

2.– Ez-betetze partzialen kasuan, zenbatekoa proportzionaltasun-printzipioaren arabera ezarriko da.

3.– Salbuespen gisa, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da gutxituko baldin eta jarraian azaltzen diren hiru baldintzak aldi berean gertatzen badira:

a) Aurreikusitako gastu-aurrekontuaren eta behin betikoz exekutatutakoaren arteko aldea % 15etik beherakoa izatea.

b) Esleitutako dirulaguntzak behin betikoz exekutatutako gastuaren % 60 ez gainditzea.

c) Gain-finantzaziorik ez gertatzea.

18. artikulua.– Ordainketa.

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

– % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

– % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.

Kasua bada, jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, onuradunak eskatu beharko du. Eskaera hori, deialdi honetako 14. Artikuluak dirulaguntza onartzeko ezartzen duen 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar da.

19. artikulua.– Ez betetzeak.

1.– Honako hauek dira izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Deialdi honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. Artikuluan ezarritakoak.

2.– Horrelako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023ko Legearen 40 eta 41 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta artikulu horietan aurreikusitakoa bete ondoren.

II. KAPITULUA
ARTE PLASTIKOAK ETA IKUSIZKOAK

20. artikulua.– Xedea.

2026. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo haietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...).

Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko erakusketa iraunkorrak. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, ezta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere.

Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.

21. artikulua.– Diru-baliabideak.

Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura laurogei mila (80.000) eurokoa izango da.

22. artikulua.– Eskabideen aurkezpena eta dokumentazioa.

a) Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete, eta jasotako dirulaguntza ez da inoiz izango hamabost mila (15.000) euro baino handiagoa.

b) Hainbat pertsonak parte hartzen duten proiektu artistiko kolektiboen kasuan, bakoitzak bere eskabidea egingo du pertsona fisiko gisa era indibidualean.

c) Ezinbestekoa da arte-ekintza hartuko duen espazioaren arduradunak sinatutako kontratu, gonbidapen edo ziurtagiri bat aurkeztea, ekintza hori zein baldintza ekonomikotan garatuko den adieraziz, hau da, zenbatekoa den artistak jasoko duen ordainsaria, edo, hala badagokio, artistari gauzatan ordaintzen bazaio, ordainduko zaiona dieta, bidaia, ostatu edo materialaren garraioaren kontzeptuetan izango dela adieraziz.

Arte-ekintza hartuko duen espazioak ekintzaren finantzazioan parte hartu beharko du. Ez da onartuko EEI eta laguntza eskatzen duen pertsonaren ekarpen ekonomikoarekin osoki finantziatutako proiekturik. Artistari gauzatan ordaintzen badio, honako kontzeptuetako bat hartu beharko du beregain: dietak, bidaia, ostatua edo materialaren garraioa.

Ez da laguntzarik emango beren jarduerei buruzko on line informazio eguneraturik ez duten guneetan garatu beharreko proiektuetarako.

d) Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.

e) Ez da onartuko artista laguntzera joandako aholkulari edo laguntzaileen gasturik.

f) Ez da muntaia gasturik onartuko.

23. artikulua.– Egoiliar proiektuak.

1.– Egonaldi-proiektutzat hartuko dira bai ikerketa artistikora bideratutako egonaldiak, baita proiektu artistiko bat gauzatzera bideratutakoak ere.

Egoitza-zentroak horretarako prestatutako zentroa izan beharko du, eta on line eskura izan beharko du bere erresidentzia artistikoen programari buruzko informazioa.

Egonaldiaren gutxieneko iraupena bi astekoa izango da.

2.– Eskaerarekin batera, zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu bat aurkeztu beharko da, honako hauek adieraziz:

– Egoitzaren helburuak: egin beharreko ikerketaren edo garatu beharreko proiektuaren deskribapena eginez.

– Artista zein baldintza ekonomikotan hartuko den ostatuari, janariei, materialei eta erabili beharreko azpiegiturari dagokienean.

– Egonaldiaren iraupena eta arduradunaren harremanetarako informazioa.

Dokumentu honen baliokide gisa ez da onartuko arte-egoitzetarako deialdietan izena eman izanaren ziurtagiririk edo antzekorik.

Ez da onartuko unibertsitate-prestakuntzaren esparruko egoitza-proiekturik, karrera-amaierako proiekturik eta antzekorik.

3.– Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen hilabeteko gehieneko kopuruak ezingo ditu 1.600 euro gainditu. Horietatik 800 euro dietetarako izango dira eta beste 800 euroak ostatutako gastuetarako.

Egonaldia luzeagoa izan arren, gehienez sei hilabetetako tartea lagunduko da diruz.

III. KAPITULUA
MUSIKA

24. artikulua.– Diru-baliabideak.

Honakoak izango dira dirulaguntza hauetarako aintzat hartuko diren jarduerak: musika birak.

1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) eurokoa izango da.

2.– Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete.

3.– Musika birako jaso ahal izango den gehieneko zenbatekoa honakoa izango da:

– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren biretarako: bost mila (5.000) euro.

– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.

– Bira 15 emanalditik gorakoa denean, 15 kontzerturen dokumentazioa eta aurrekontua aurkeztuko dira eta, horiek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

5.– Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitzara zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net/

25. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Musika birak.

Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2026. Urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan.

Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero:

– Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da).

– Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu.

Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager...) gastuak onartuko dira eskaeran.

2.– Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango:

a) Musikako esportazio agentzia edo baliokide batek musika azoketan antolatu edo babesten dituen kontzertu edo showcase-etarako.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

d) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako.

– Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

– Eskaeran aurkeztutako kontzertua abiapuntutik 5.000 km baino gehiagora badago, derrigorrezkoa izango da katxet bat trukean jasotzea, ez da takilarik onartuko.

e) Sareko informazio eguneraturik ez duten lekuetan egingo diren emanaldietarako.

f) Hamabi kide edo gehiagoko taldeentzako dirulaguntza eskaerak baztertuko dira.

IV. KAPITULUA
DANTZA

26. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da.

2.– Eskatzaile bakoitzak nazioarteko birako eskabide bakarra eskatu dezake.

3.– Honakoa izango da dantza bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehieneko zenbatekoa:

– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren biretarako: bost mila (5.000) euro.

– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.

– Bira 15 emanalditik gorakoa denean, 15 funtzioren dokumentazioa eta aurrekontua aurkeztuko dira eta, horiek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

5.– Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net/

27. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Aintzat hartuko den formatua honakoa izango da: dantza-bira.

Dantza-biratzat hartuko da, 2026. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan.

Salbuespenez, nazioarteko dantza jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa.

Taldeko dantzariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.

2.– Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako:

a) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

b) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

c) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

V. KAPITULUA
ANTZERKIA

28. artikulua.– Diru-baliabideak.

1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura ehun eta hirurogeita sei mila (166.000) eurokoa izango da.

2.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

Eskatzaileek antzerki birako eskaera bat eta antzerki denboraldiko eskaera bat aurkeztu ditzakete, baina dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabost mila (15.000) euro baino handiagoa konpainiako.

Taldeko antzezleez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.

3.– Honakoa izango da antzerki edo kale-antzerki bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehieneko zenbatekoa:

– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren biretarako: bost mila (5.000) euro.

– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanaldi edo gehiago egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.

Bira 15 emanalditik gorakoa denean, 15 funtzioren dokumentazioa eta aurrekontua aurkeztuko dira eta, horiek bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten den herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web-orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net

4.– Antzerki-denboraldi baterako gehieneko zenbatekoa hamar mila (10.000) eurokoa izango da.

5.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.

6.– Euskal konpainia eta kanpokoen arteko koprodukzioetan, konpainiako euskal kideen mugikortasun gastuak bakarrik onartuko dira.

29. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Antzerki-bira:

a) Antzerki-biratzat hartuko da, 2026. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez hiru emanaldi egitea, hiru hiri ezberdinetan.

Antzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoak izan beharko dute. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko. Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua.

b) Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea euskararen eremu geografikotik kanpo biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa. Arte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute.

2.– Kale Antzerki eta zirku bira:

a) Kale antzerki eta zirku biratzat hartuko da, 2026. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, hiru hiri ezberdinetan.

b) Euskararen eremu geografikotik kanpoko Nazioarteko kale antzerki edo zirku jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa.

3.– Antzerki-denboraldia:

2026. urtean, antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Antzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.

3.– Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako:

a) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.

c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.

d) Eskola emanaldietarako.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontu-izakinak agortu ez badira. Sortutako premien estaldura % 100ekoa izango da, baina ehunekoa gainerako deialdietako soberakinen zenbateko erabilgarriaren araberakoa izango da. Hala badagokio, aldaketa hori EEIko zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko da, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 Erregelamenduan (EBAO, 2831 zenb. 2023-12-15) adierazitakoaren arabera arautuko dira – erregelamendu hori Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107. Eta 108. Artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da –. Dirulaguntza hauek minimis izaera dute; hau da, pertsona juridiko nahiz fisiko batek jasoko duen dirulaguntza osoa ez da 300.000 euro baino gehiagokoa izango aurreko hiru urteetan. Diru-kopuru hori baino gutxiagoko dirulaguntzek ez dituzte ez merkataritza eraldatzen ezta lehia baldintzak desitxuratzen ere; hori dela eta, ez dira Europako Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan sartzen.

Dirulaguntzaren onuradunak aurreko hiru urteetan jasotako minimis izaerako dirulaguntzen berri eman beharko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena betez, beti ere jasotako dirulaguntzek Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga gainditzen ez dutela egiaztatzeko asmoz.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta zabaltzeko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.

Helburua: Etxepare Euskal Institutuak sustatutako laguntzak eta dirulaguntzak eskatzen eta jasotzen dituzten pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen legezko ordezkarien zerrenda bat izatea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Apirilaren 20ko 3/2007 Legea, Etxepare Euskal Institutua Sortzeko eta Arautzekoa (EHAA 2007-05-10, 89. Zkia.).

Hartzaileak: ez da daturik lagako.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du eskatzaileak, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: hurrengo web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf.

ID: 0573.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen akordio honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek EEIko Zuzendaritza Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Deialdi honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

I. ERANSKINA

6. artikuluan eskatutako jarduera ekonomikoen gaineko zergako epigrafeak: musika.

1. atala: enpresa-jarduerak.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

965. taldea. Ikuskizunak (zinema eta kirolak izan ezik).

965.1. epigrafea.– Aretoetako eta lokaletako ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.2. epigrafea.– Aire zabaleko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.3. epigrafea.– Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.4. epigrafea.– Ikuskizun-enpresak.

3. atala: jarduera artistikoak.

03 Musikarekin lotutako jarduerak.

031 Musika-maisuak eta -zuzendariak.

032 Musika-instrumentuen interpreteak.

033 Kantariak.

034 Musikari lotutako beste jarduera batzuk b.i.s.g.

6. artikuluan eskatutako jarduera ekonomikoen gaineko zergako epigrafeak: dantza eta antzerkia.

1. atala: enpresa-jarduerak.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

965. taldea. Ikuskizunak (zinema eta kirolak izan ezik).

965.1. epigrafea.– Aretoetako eta lokaletako ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.2. epigrafea.– Aire zabaleko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.3. epigrafea.– Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).

965.4. epigrafea.– Ikuskizun-enpresak.

3. atala: jarduera artistikoak.

01 multzoa. Zinemarekin, antzerkiarekin eta zirkuarekin lotutako jarduerak.

011. taldea. Zinema eta antzerkiko zuzendariak.

012. taldea. Zuzendaritza-laguntzaileak.

013. taldea. Zinemako eta antzerkiko aktoreak.

014. taldea. Estra espezializatuak, dobleak, konpartsak eta merezimenduzkoak.

015. taldea. Zinema-, telebista- eta bideo-kameretako langileak.

016. taldea. Umoristak, karikatuak, eszentrikoak, errezitatzaileak, ilusionistak, eta abar.

017. taldea. Apuntatzaileak eta errejidoreak.

018. taldea. Zirkuko artistak.

019. taldea. Zinemarekin, antzerkiarekin eta zirkuarekin lotutako beste jarduera batzuk b.i.s.g.

02 multzoa. Dantzarekin lotutako jarduerak.

021 taldea. Zuzendari koreografikoak.

022 taldea. Dantzariak.

029. taldea. Dantzarekin lotutako beste jarduera batzuk, b.i.s.g.

II. ERANSKINA

12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: arte plastikoak eta ikusizkoak.

a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.

b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuak euskarazko elementuak baditu (testua edo musika) 10 puntu. Proiektuaren edukiak hitzezko elementurik ez badu, obraren edo proiektuaren izena hartuko dira kontuan; euskarazkoak badira 10 puntu.

c) Genero irizpidea: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.

d) Proiektuaren auto-finantzazio maila: 20 puntu. Auto-finantzazioa + % 80ko = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.

e) Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/ hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.

f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.

12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: musika.

a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.

b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuaren hizkuntza euskara bada 10 puntu. Elebiduna bada, euskara eta beste hizkuntza bat, 5 puntu. Hitzik gabeko proiektuetan, obraren izenaren zein abestien izenburuen hizkuntza hartuko da kontuan.

c) Genero irizpidea: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.

d) Proiektuaren auto-finantzazio maila: 20 puntu. Auto-finantzazioa + % 80ko = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.

e) Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/ hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.

f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.

12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: antzerkia.

a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.

b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Antzezlan bera euskaraz ere eskaintzea 10 puntu. Antzezlana hitzik gabekoa bada, ikuskizunean euskarazko elementuak egotea baloratuko da; antzezlanaren izenburua edo musika euskaraz izatea 10 puntu.

c) Genero irizpidea: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.

d) Proiektuaren auto-finantzazio maila: 20 puntu. Auto-finantzazioa + % 80ko = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.

e) Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/ hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.

f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.

12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: dantza.

a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.

b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuak euskarazko elementuak baditu (testua edo musika) 10 puntu. Proiektuaren edukiak hitzik ez badu, obraren izena hartuko da kontuan; euskaraz bada 10 puntu.

c) Genero irizpidea: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.

d) Proiektuaren auto-finantzazio maila: 20 puntu. Auto-finantzazioa + % 80ko = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.

e) Zein espaziotan/gertakizunetan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/ hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.

f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu. Euskaraz eta gazteleraz/frantsesez daudenean, euskarak edukien proportzioan duen presentziaren arabera puntutatuko da (2-4-6 puntu).


Azterketa dokumentala