Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2602

AGINDUA, 2026ko maiatzaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, beste agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2026ko maiatzaren 5ekoa, zeinaren bidez 2026ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.

2026ko maiatzaren 22ko EHAAn (95. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2026. urtean musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen.

Behin deialdia argitaratuta, oinarrien I. II. eta III. eranskinak falta dira. Jarduera ekonomikoen gaineko epigrafeak, proiektuaren memoria eta eduki erreferentziak, eta proiektuak baloratzeko irizpide eta baremoak, azaltzen dituztenak, hurrenez hurren.

Beraz, aurreko akatsa zuzentzeko beharra detektatuta honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2026ko maiatzaren 5eko agindua zuzentzea.

2. artikulua.– Agindu honetan jasotzen diren eranskinak eranstea eta argitaratzea.

3. artikulua.– Agindu hau interesdunei jakinaraztea.

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta, funtsezko aldaketa izanda, eskaerak aurkezteko hilabeteko epea berriro zenbatzen hastea, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

5. artikulua.– Dirulaguntza eskatu duen entitateren bat akatsen zuzenketa honekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

OINARRIEN I. ERANSKINA
JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN EPIGRAFEAK

1.– Partiturak Editatzeko Modalitatea (II. kapitulua).

1. atala: enpresa-jarduerak.

47. multzoa. Paperaren industria eta paperezko artikuluen fabrikazioa; arte grafikoak eta edizioa.

476.1 epigrafea. Liburuak argitaratzea.

476.2 epigrafea. Egunkari eta aldizkarien edizioa.

476.9 epigrafea. Beste argitalpen batzuk BISG.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

966.9 epigrafea. Bestelako zerbitzu kulturalak.

3.– Atala: jarduera artistikoak.

039 Taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk BISG.

2.– Musika-ekoizpenaren Modalitatea (III. kapitulua).

1.– Atala: enpresa-jarduerak.

35. multzoa. (...) Soinua eta irudia erregistratu eta erreproduzitzekoa, diskoak eta zinta magnetikoak grabatzea.

355.2 epigrafea. Soinu, bideo eta informatikako euskarri grabatuak editatzea.

98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...).

983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.

3. atala: jarduera artistikoak.

039 taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk BISG.

3.– Garapen Sektorialaren Modalitatea (IV. Kapitulua).

1.– Atala: enpresa-jarduerak.

35. multzoa. (...) Soinua eta irudia erregistratu eta erreproduzitzekoa, diskoak eta zinta magnetikoak grabatzea.

355.2 epigrafea. Soinu, bideo eta informatikako euskarri grabatuak editatzea.

98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...).

983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.

47. multzoa. Paperaren industria eta paperezko artikuluen fabrikazioa; arte grafikoak eta edizioa.

476.1 epigrafea. Liburuak argitaratzea.

476.2 epigrafea. Egunkari eta aldizkarien edizioa.

476.9 epigrafea. Beste argitalpen batzuk BISG.

84. multzoa. Enpresentzako zerbitzuak.

844. taldea. Publizitate-zerbitzuak, harreman publikoak eta antzekoak.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

965.1 epigrafea. Areto eta lokaletako ikuskizunak (...).

965.2 epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (...).

965.3 epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (...).

965.4 epigrafea. Ikuskizun-enpresak.

966.9 epigrafea. Beste kultur zerbitzu batzuk BISG.

3. atala. Talde artistikoak.

039. taldea. Musikarekin lotutako beste jarduera batzuk.

4.– «Zuzen-Zuzenean» eta Musika-zikloen Modalitateak (V. eta VI kapituluak).

1. atala: Enpresa-jarduerak.

96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.

965.1 epigrafea. Areto eta lokaletako ikuskizunak (...).

965.2 epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (...).

965.3 epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (...).

965.4 epigrafea. Ikuskizun-enpresak.

98. multzoa. (...) Ikuskizunekin lotutako zerbitzuak (...).

983. taldea. Artistak kokatzeko agentziak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala