
111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2599
AGINDUA, 2026ko ekainaren 10ekoa, Justiziako eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan atzemandako hutsak: 2026ko maiatzaren 29ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu bat betetzeko Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean, eta eskabideak aurkezteko epea luzatzea erabaki da.
Justiziako eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Aginduan, zeinaren bidez, deialdia egiten baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu bat betetzeko Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean, hutsak atzeman dira bi estekaren helbideetan. Agindua 2026ko ekainaren 8an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (139. zk.) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (106. zk.).
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea Justiziako eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko maiatzaren 29ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu bat betetzeko Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Izapidetze Zerbitzu Komunean.
Bigarren oinarrian, 2. apartatuan, hau dio:
«https://www. euskadi.eus/langile_hornikuntza/2026/1/aklopamendua-askeko-lehiaketa/web01-a2justic/eu/»
Baina hau esan behar du:
«https://www.euskadi.eus/langile_hornikuntza/2026/1/aklopamendua-askeko-lehiaketa/web01-a2justic/eu/»
Bigarren oinarrian, 3. apartatuan, hau dio:
«https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/;»
Baina hau esan behar du:
«https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/»
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea, luzatzea 2026ko ekainaren 19ra arte (egun hori barne).
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 10a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS