Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2598

AGINDUA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoan «goi-kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoan hutsik geratu da «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 213). Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluaren arabera, eta Enplegu Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, sail honek erabaki du iragartzea izendapen askez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, honako oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko Administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).

Bigarrena.– Eskabideak.

Parte hartzeko eskabideak 15 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak. Jakina bidez eta Internet bidez sar daiteke atari horretara, helbide honetatik: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/funtzio-publikoa/hasiera/

Gainerako izangaiek Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak, Eusko Jaurlaritzaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez.

Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.

Ebazpen honen eranskinean ezartzen dira zer baldintza eskatzen diren «goi-kargudunen idazkariaren» lanpostua (520010 kodea, 213 dotazioa) betetzeko.

Parte hartzeko eskabideari curriculum vitaea erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

a) Tituluak.

b) Administrazio publikoan eta sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

e) Hizkuntzak.

f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki irizten zaion bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.

Izangaiek, eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, datuok jada EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan daudenean salbu.

Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen dituen bitartekoak erabil ditzake, izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko: elkarrizketa pertsonal bat edo proba bat egin dezake, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eska ditzake.

Eskatutako baldintzak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnerako bete behar dira. Esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsiko zaie baldintzoi. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.

Laugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, gehienez ere hiru hileko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Lanpostua lortzen duenak esleipen-ebazpenean ezarritako datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren betekizunak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).

Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.

Bosgarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.

ERANSKINA

Lanpostuaren datuak:

– Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 520010.

– Dotazioa: 213.

– Kidegoa eta eskala:

EGC101 Administrarien Kidegoa – Administrarien Esk.

EGC201 Administrari Laguntzaileen Kidegoa – Administrari Laguntzaileen Esk.

– Destino-osagarria: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Kokapena: Enplegu eta Inklusio politiken ebaluazio organoa, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia – Lakua. Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

– Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data:

– Lan-baldintzak: Goi-kargudunekin sarri harremanetan egotea. Informazio konfidentzialarekin eskuarki lan egitea. Lanaldia luzatzeko prest egotea.


Azterketa dokumentala