
111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2597
1008/2026 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea bere kargutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 136/2023 Ebazpenaren bidez, Aratxu Lozano Otero andrea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko izendatu zen (2023ko otsailaren 23ko EHAA, 38. zk.).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aratxu Lozano Otero andrea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen kargutik kentzea, erretiroa hartzeagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko ekainaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS