
111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2596
1003/2026 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendaria.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 646/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko apirilaren 22ko EHAA, 74. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.
Aurkeztutako agiriak ikusita, María Begoña Ruiz Aguirre andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Begoña Ruiz Aguirre andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitarioko Arreta Integratuko zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko ekainaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS