
111. zk., 2026ko ekainaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2595
AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Aztertu da Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistroak betetzeko hasitako espedientea, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez iragarritako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2026ko maiatzaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fernando José Carabaña Aguado jauna izendatzea Bilboko 4 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.
Bigarrena.– Iratxe Gallego Solabarrieta andrea izendatzea Bergarako 1 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.
Hirugarrena.– María Carlota Martínez Rivera andrea izendatzea Bilboko 9 zenbakiko Jabetza Erregistrorako.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS