Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO TERAPEUTA OKUPAZIONALEN LANBIDE ELKARGOA
2593

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionalaren estatutuen aldaketari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionalak, 2026ko ekainaren 2ko bileran, elkargoaren estatutuak aldatzeko proposamena egin du. Aldaketaren testua behin betiko onartu aurreko izapide gisa, informazio publikorako hilabete bateko epea zabaldu du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, indarrean den eta aplikatu behar den araudia bete, eta interesdun izan daitezkeenek alegazioak edo iradokizunak formulatu ditzaten. Elkargoaren Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira horiek: Florida kalea 40 behea, 01005, Vitoria-Gasteiz, Araba; ordutegia: 16:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 14:00etara larunbatetan.

Aldaketak jasotzen dituen testua interesdunen eskura dago Elkargoaren iragarki-oholean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.

Lehendakaria,

MAITE MARTÍNEZ AGUIRRE.


Azterketa dokumentala