
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2592
IRAGARKIA, «Mendaroko saneamendu proiektua, Elgoibar eta Mendaroko udalerrietan» proiektua jendaurrera ateratzeko dena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 29ko ebazpenaren bidez hasieran onartu zen «Mendaroko saneamendu proiektua. Elgoibar eta Mendaroko udalerrietan».
Proiektu honen xedea da saneamendu-kolektore bat eta Elgoibar eta Mendaro artean dauden isurketak biltzeko beharrezkoak diren ponpatze-estazioak egitea, Apraitzeko HUAn trata daitezen. Zehazki, aurreikusitako jarduketen arabera, zenbait kolektore-zati eta 5 ponpaketa-estazio eraikiko dira, konektatzeko Mendaroko udalerriko Azpilgoeta, Garagartza, ESSER eta Erramone poligonoak, Kurutz-Gain poligonoa eta Plaza auzoetako eta Elgoibarko Altzola auzoko hondakin-urak Apraitzeko HUAra doan kolektore intertzeptatzailearekin (emari berri hori hartzeko diseinatuta dago).
Proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zaio, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2 b) artikuluan eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.E eranskinaren 3. puntuan aurreikusitakoaren arabera. Ebaluazio horretarako, lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. tituluan ezarritako prozedurei jarraitu zaie, eta 2023ko urriaren 10ean ingurumen-inpaktuaren txostena egin zen, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jarriko da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obren proiektua interesdunen eskura egongo da haren webgunean: www.uragentzia.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS