
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2591
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 126/2026 zenbakiko auzi-errekurtsoaren (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Salan, 126/2026 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari dena, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2026ko otsailaren 10eko Erabakiaren aurka, zeinak partzialki baiesten baititu zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 278/2025 Ebazpenaren aurka eta zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 279/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten administrarien kategorian.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, interesdun posible guztiak epatzen dira eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta aurkeztu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarrien arabera, baita BOEn ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 4a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS