
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2589
IRAGARKIA, 2026ko ekainaren 2koa, Etxebizitzako sailburuordearena, entzunaldi-izapideak jakinarazteko etxebizitza ikuskatzeko prozeduran.
Ezinezkoa izan da aipatu entzunaldi-izapideak zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea,2-Vitoria-Gasteiz) ager daitezke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen testu osoa ezagutzeko. Halaber, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango dute alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
RSS