
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2587
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean 2 zenbakiko plazan izapidetzen ari den 159/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera –2. plaza– igortzea prozedura honi buruzko espedientea:
159/2026 prozedura laburtua: Hezkuntzako sailburuaren 2026ko martxoaren 2ko Aginduaren aurkakoa, zeinaren bidez ezetsi egiten baita errekurtsogileak 2025eko azaroaren 13ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez, autonomia-erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen. Zehazki, errekurtso hori honako hauen aurka jarri zuen: merezimenduen baremoko 4.1 eta 4.2 apartatuen idazketaren aurka (I. eranskina) eta laugarren xedapen osagarriaren aurka.
Horregatik, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, espediente horretan interesdun diren pertsonak epatzen dira Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean –2. plaza– ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 2a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS