Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2584

HUTS-ZUZENKETA, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 8ko 3013/2026 Ebazpenarena, zeinaren bidez Erizaintzako gainbegiralea izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan, San Adriango Lehen Mailako Arretako Unitatean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 8ko 3013/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez Erizaintzako gainbegiralea izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan, San Adriango Lehen Mailako Arretako Unitatean (2026ko maiatzaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 99. zk.), eta, beraz, zuzendu behar dira:

2026/2286 (1/1) orrialdean, euskarazko argitalpenean, lehenengo ebazpen-zatian,

Hau dioen lekuan:

«Erizaintzako gainbegirale izendatzea Oscar Román García jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, San Adriango Lehen Mailako Arretako Unitatean».

hau esan behar du:

«Erizaintzako gainbegirale izendatzea Oscar García Bravo jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan, San Adriango Lehen Mailako Arretako Unitatean».


Azterketa dokumentala