
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2583
EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 29koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez mugatzen baita BiziLab, Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroaren kokapenen eremu geografikoa.
Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa, BiziLab, sortzeko eta haren lanpostuen zerrenda onartzeko 20/2026 Dekretuak, otsailaren 24koak (2026ko martxoaren 10eko EHAA), 5. artikuluan xedatzen du BiziLaben kokapen nagusia Bilbon egongo dela, eta beste sei zonaldeko kokapen izango dituela Durangon, Leioan, Barakaldon, Donostian, Eibarren eta Vitoria-Gasteizen.
Bestalde, ikastetxeen zonakatzea ezartzen duen 6. artikuluaren arabera, BiziLaben eragin-eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidego osoa izango da. Hala ere, bere eginkizunen garapena optimizatzeko, esku hartzeko kokapen hauek ezartzen dira:
Araba: A1 kokapena. Vitoria-Gasteiz.
Bizkaia: B1 kokapena. Durango. B2 kokapena. Leioa. B3 kokapena. Bilbao. B4 kokapena. Barakaldo.
Gipuzkoa: G1 kokapena. Donostia. G2 kokapena. Eibar.
Horregatik, dagozkien zereginen gauzatzea optimizatzeko, kokapen bakoitzari dagokion eremu geografikoa zehaztu behar da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
BiziLab, Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroaren kokapen bakoitzari dagokion eremu geografikoa mugatzea, honela:
Araba.
A1 kokapena. Vitoria-Gasteiz:
Eremu geografikoa: Agurain, Alegría-Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Elciego, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Okondo, Oyón-Oion, Erriberabeitia, Samaniego, Urkabustaiz, Gaubea, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia, Zuia.
Bizkaia.
B1 kokapena. Durango:
Eremu geografikoa: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Amoroto, Areatza, Arratzu, Artea, Atxondo, Aulesti, Bedia, Bermeo, Berriatua, Berriz, Busturia, Dima, Durango, Ea, Elorrio, Ermua, Etxebarria, Galdakao, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Igorre, Ispaster, Iurreta, Lekeitio, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Markina-Xemein, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Muxika, Ondarroa, Otxandio, Usansolo, Zaldibar, Zeanuri, Zeberio.
B2 kokapena. Leioa:
Eremu geografikoa: Arrieta, Bakio, Berango, Derio, Erandio, Gatika, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sondika, Sopela, Urduliz, Zamudio.
B3 kokapena. Bilbao:
Eremu geografikoa: Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Basauri, Bilbao, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo.
B4 kokapena. Barakaldo:
Eremu geografikoa: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Barakaldo, Gordexola, Güeñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zalla.
Gipuzkoa.
G1 kokapena. Donostia:
Eremu geografikoa: Abaltzisketa, Aduna, Aia, Aizarnazabal, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Baliarrain, Beasain, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Donostia, Elduain, Errenteria, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Getaria, Hernani, Hernialde, Hondarribia, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irun, Irura, Itsasondo, Larraul, Lasarte-Oria, Lazkao, Legorreta, Lezo, Lizartza, Mutiloa, Oiartzun, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orio, Ormaiztegi, Pasaia, Segura, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zaldibia, Zarautz, Zegama, Zerain, Zestoa, Zizurkil, Zumaia.
G2 kokapena. Eibar:
Eremu geografikoa: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Eskoriatza, Gabiria, Legazpi, Mendaro, Mutriku, Oñati, Soraluze-Placencia de las Armas, Urretxu, Zumarraga.
Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.
Hezkuntza Politiketako sailburuordea,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS