
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2582
AGINDUA, 2026ko ekainaren 9koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, bostehun milioi euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Urtarrilaren 20ko 6/2026 Dekretuaren bitartez, 2026ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legearen 10. artikuluko 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kargura.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakoarekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Bostehun milioi euroko (500.000.000) Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipena egitea, urtarrilaren 20ko 6/2026 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.
2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak ezaugarri hauek izango ditu:
a) Zenbateko nominala: 500.000.000 euro.
b) Modalitatea: bonuak.
c) Jaulkitze-prozedura: kokapen publikoa.
d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2026ko ekainaren 19a.
e) Interesa: % 3,45eko urteko nominala; ordainketa: urte bakoitzeko urriaren 31n. Kupoi luze bat 2027ko urriaren 31n ordainduko da.
f) Jaulkitze-prezioa: % 99,767.
g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
h) Amortizazio-data: 2035eko urriaren 31.
i) Balioen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.
j) Balio unitarioa: mila euro (1.000,00).
k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.
3. artikulua.– Ogasun eta Finantza Sailak bideratuko du jaulkipeneko balioen harpidetza, hain justu ere jaulkipena egiteko mandatua duen entitatearen edo entitateen bitartez, balore-merkatuaren indarreko araudiarekin bat etorriz gaikuntza duten entitateak baitira.
4. artikulua.– Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetzaren eta Finantza Politika eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritzaren titularrei baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sinatzeko.
5. artikulua.– Entitate mandatudunetako baten bidez ordainduko da harpidetza; jaulkipenaren interesak eta amortizazioa, berriz, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, SA enpresak ordainduko ditu xede horretarako izendatutako entitate eragilearen bidez, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 9a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS