Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2578

EBAZPENA, 2025eko irailaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Transformados Metálicos Industriales, SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematen diona.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, eta gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatzeko, bai eta erakundeek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.

Dekretu horren itzalpean, Transformados Metálicos Industriales, SL erakundeak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Transformados Metálicos Industriales, SL «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena ematea, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena). Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei soilik ematen zaie aitorpena, 11/2014 Dekretuak 2. artikuluaren a eta b ataletan ezartzen duen bezala.

Bigarrena.– Transformados Metálicos Industriales, SL erakundeak aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, indarrean dagoen bitartean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala