
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2576
EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, IZA Ascensores, SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena ematen diona.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, eta gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatzeko, bai eta erakundeek eremu horretan egiten duten lana aitortzeko ere.
Dekretu horren itzalpean, IZA Ascensores, SL erakundeak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– IZA Ascensores, S.L. erakundeari «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena ematea, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena).
Bigarrena.– IZA Ascensores SL erakundeak aitorpen hori erabili ahal izango du egokitzat jotzen dituen irudi korporatiboko elementu guztietan, indarrean dagoen bitartean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluen arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 13a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS