
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2574
351/2026 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradun (ibilgailuak/biltegia) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 28ko 5/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradun (ibilgailuak/biltegia) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Horretarako emandako epearen barruan, bi hautagai aurkeztu dira deialdira, baina ez dituzte betetzen parte hartzeko eskakizunak.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko arduradunaren (ibilgailuak/biltegia) lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko apirilaren 20a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.
RSS