
110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2571
1098/2026 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Eibarreko Ospitaleko 1. A Unitateko Erizaintzako gainbegiralea (zk.: 27845) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
734/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Eibarreko Ospitaleko 1. A Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Agea Sánchez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Eibarreko Ospitaleko 1. A Unitateko Erizaintzako gainbegirale izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eibarreko Ospitaleko 1. A Unitateko Erizaintzako gainbegirale (zk.: 27845) izendatzea María Agea Sánchez andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko uztailaren 1a.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2026ko maiatzaren 27a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.
RSS