Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2570

3000/2026 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mantentze-lanetako eta Instalazioetako (Elektromedikuntza) burua izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Arabako Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxuko egoitza).

Urtarrilaren 22ko 137/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Txagorritxuko egoitza) Mantentze-lanetako eta Instalazioetako (Elektromedikuntza) buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko (2026ko otsailaren 6ko EHAA, 25. zk.).

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Laura Chillón Hernández andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Mantentze-lanetako eta Instalazioetako (Elektromedikuntza) buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Arabako Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxuko egoitza).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mantentze-lanetako eta Instalazioetako (Elektromedikuntza) buru izendatzea Laura Chillón Hernández andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, Arabako Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxuko egoitza).

Bigarrena.– Izendapen honek egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2026ko ekainaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala