Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2567

4568/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zerbitzu Orokorretako zuzendariordea bere kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen apirilaren 24ko 628/2017 Ebazpenaren bidez, Olatz Olano Arancibia andrea Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde izendatu zen, izendapen askez, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2017ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Olatz Olano Arancibia andrea Zerbitzu Orokorretako zuzendariorde kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2026ko maiatzaren 11.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala