Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2026ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
2564

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 20koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzako telefonistaren kargugabetzea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan, bai eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ainoa Gallastegui Salazar andreak, Administrazioan beste lanpostu batean izendatua izateagatik, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzako telefonista izateari utz diezaiola (kodea: 520203; dotazioa: 1); egindako lanarengatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargutik kentze horrek 2026ko maiatzaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 20a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala