Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2026ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2557

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko apirilaren 23koa, zeinaren bidez argitara ematen baita txanda-kontratuaren programarako 2026ko dirulaguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 23ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez argitara eman zen txanda-kontratuaren programarako 2026ko dirulaguntzen deialdia. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egingo da.

– 2026/1813 (12/3) orrialdean, 1.1 artikuluan,

Hau dio:

«Deialdi honen xedea da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan aipatutako txanda-kontratuak egiteko laguntzak arautzea»

Baina hau esan behar du:

«Deialdi honen xedea da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 12.6 eta 12.7 artikuluetan aipatutako txanda-kontratuak egiteko laguntzak arautzea.»

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala