Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2026ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2556

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 29koa, Justiziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita dirulaguntzak norgehiagoka-araubidearen arabera emateko deialdia, 2026-2027ko ekitaldietarako, proiektu komunitario hauek egiteko: EAEko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, bai eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzeko proiektuak ere.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez (2026ko urtarrilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 202. zk.), dirulaguntzak lehia-araubidearen arabera emateko deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren eta dirulaguntza horietarako deialdia egin zen, 2026-2027ko ekitaldietarako, proiektu komunitario hauek egiteko: EAEko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, bai eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzeko proiektuak ere.

Bigarrena.– Aurkeztu diren eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren aginduaren 20. artikuluarekin bat etorriz, Justiziako Zuzendaritzak, dirulaguntza emateko prozeduraren organo kudeatzaile den aldetik, behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen; ebazpena entitate interesdunei jakinarazi zitzaien, eta hamar (10) egun balioduneko epea eman zen, alegazioak aurkezteko edo proiektuak birformulatzeko.

Hirugarrena.– Alegazio eta kontsulta horiek zuzendaritza honek aztertu ondoren, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko behin betiko ebazpena emango da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, dirulaguntzetarako deia egin zen, proiektu komunitario hauek egiteko: EAEko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden pertsonak birgizarteratzeko eta zigortuak birgizarteratzeko eta haiei gizarte-arreta emateko proiektuak, eta zigorrak betearazten eta zigortuak espetxean, ingurune irekian eta ingurune komunitarioan tratatzen laguntzeko proiektuak. Agindu horren 21. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, Justiziako zuzendaria da behin betiko ebazpena emateko eskumena duen organo kudeatzailea; behin betiko ebazpenean, dirulaguntza emateko proposatzen den eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda eta dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta erabilitako balorazio-irizpideak zehaztuko dira.

Bigarrena.– Deialdiaren aginduaren 18. artikuluak ezartzen du zein irizpideren arabera baloratu behar diren aurkeztutako eskabideak, eta xedatzen du eskabideak gutxienez 60 puntu lortu beharko dituela dirulaguntza jasotzeko, aipatutako irizpideen arabera.

Kasu honetan, balorazio-batzordeak uste du ISL-2026 seriean 55, 2, 25, 14, 32, 3, 5, 65, 6, 15, 31, 69, 66, 71, 9, 24, 63, 10, 33 espediente-zenbakiak dituzten proiektuak ez direla 60 puntura iritsi, eta, beraz, haien eskabideak ezetsi egin behar direla.

Hirugarrena.– 16.1 artikuluak dioenez, balorazio-batzordeak, eskabideak emateko edo ukatzeko ebazpen-proposamena egin baino lehen, zehaztu ahal izango du zenbateko dirulaguntza eman dakiekeen interes partziala eta ez-erabatekoa duten proiektuei, edota diruz lagundu ezin diren edo beharrezkoak ez diren gastuak daudela irizten bazaio.

Kasu honetan, espediente hauetan zehaztu da aurrekontuaren zenbatekoa: ISL-2026 seriean 59, 28, 35, 47, 46, 48, 49, 14, 12, 17, 37, 39, 42, 44, 64, 50, 62, 70, 41, 58, 1, 51, 68, 8 eta 52 zenbakiak dituztenak.

Laugarrena.– 19. artikuluaren arabera, aginduan jasotako betekizunak betetzen dituzten eta 60 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak modalitatetan sailkatuko dira (A, B, C, D, E, F), eta balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera (gehienez ere 100 puntu); proiektuei eskatutako zenbatekoa emango zaie, edo, hala badagokio, balorazio-batzordeak zehaztutakoa, dagokion proiektu-lerroan edo -modalitatean aurrekontu-baliabidea dagoen artean, hargatik eragotzi gabe aginduaren 3.3 artikuluan ezarritakoa.

Bosgarrena.– 3.3 artikuluak aukera ematen du proiektu-modalitate jakin batean kreditu zati bat esleitu gabe geldituz gero gerakin hori beste proiektu batzuetara bideratzeko, baldin eta proiektu horiek gutxieneko puntuazioa lortu arren (60 puntu) kreditu faltagatik ezin izan badute dirulaguntzarik jaso euren modalitatean, betiere deialdirako jarritako kreditu osoa gainditzen ez bada.

Seigarrena.– Deialdiaren aginduaren 20. artikuluaren arabera, Justizia Zuzendaritzak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, interesdunei jakinarazi beharrekoa, eta 10 eguneko epea emango da alegazioak aurkezteko. Behin-behineko ebazpen hori hartu zen, eta entitate interesdun guztiei jakinarazi zitzaien.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, eta aipatutako deialdi-aginduaren 21. artikuluak jasotzen duen bezala, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatutako entitate eta proiektuei, bertan adierazitako zenbatekoen arabera. Ordaintzeko modua eta epeak, bai eta dirulaguntzak justifikatzeko modua ere, bat etorriko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan ageri diren oinarri arautzaileetan xedatutakoarekin:

https://www.euskadi.eus/servicios/0040813

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0040813

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako dirulaguntzen eskabideak ezestea, aginduaren 17. artikuluaren arabera eskatzen den gutxieneko puntuazioa (60 puntu) lortu ez dutelako.

Hirugarrena.– 39/2015 Legearen 84.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, ISL-2026 seriean 19 zenbakia duen espedienteak atzera egin duela xedatzea.

Laugarrena.– Adieraztea C, B eta D proiektu-modalitateetako aurrekontu-kreditua ez dela nahikoa modalitate horietan onartutako eskabide guztiei erantzuteko; eta, A, E eta F lerroetan kreditu zati bat esleitu gabe gelditu denez, ebazten da gerakin horren bidez ordaintzea C, B eta D modalitateetan krediturik ez izateagatik dirulaguntzarik jaso ezin izan duten proiektuak (betiere 60 puntuko gutxieneko puntuazioa lortu badute), kontuan hartuta funtsezko interesa dutela EAEko espetxeen beharrei erantzuteko.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, deialdiaren aginduaren 20. artikuluan araututakoarekin bat etorriz.

Seigarrena.– Hamar (10) egun balioduneko epea ematea proposatutako dirulaguntza onartzen dela jakinarazteko. Onartzen ez bada, onuradun gisa proposatutako entitateak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 29a.

Justiziako zuzendaria,

JOSÉ MARÍA BASTOS MARZAL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala