
109. zk., 2026ko ekainaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2553
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Sopuertako (Bizkaia) «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzeagatik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik.
Sopuertako (Bizkaia) «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti» erakundeak, baimena eskatu du Lehen Hezkuntzako seigarren mailako unitate bat kentzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek ikusi dira: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baitira ikastetxe pribatuei araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa; 30/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Sopuertako (Bizkaia) «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitate bat kentzeko baimena ematea. 2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 015870 (EAE) eta 48019584 (Unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Centro San Viator».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Cristóbal auzoa 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 2 unitate, honela banatuta:
– Unitate bakarra 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukiarekin.
– Unitate bakarra 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukiarekin.
Lehen Hezkuntza: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukiarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukiarekin.
Batxilergoa, «Zientziak eta teknologia»: 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukiarekin.
Hezkuntza Berezia: 5 unitate Zereginen Ikaskuntzarako.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS