Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2026ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2551

EBAZPENA, 2026ko maiatzaren 28koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez afekzio berriak sartzeko baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia) 30 kV-eko zirkuitu bikoitzeko «Mungia – Euba cto. 1 eta 2» aireko linearen euskarriak berritzea, Euba TAren (3020) eta 9122 zenbakidun euskarriaren artean.

Espedientea: 48-AT-Y-2023-00072.

AURREKARIAK

1.– 2025eko martxoaren 25ean, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena eman baitziren Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia), Euba transformazio-azpiestazioaren (3020) eta 9122 euskarriaren artean, «Mungia – Euba cto. 1 eta 2» zirkuitu bikoitzeko 30kV-ko aireko linearen euskarriak berritzeko proiektuari dagokion instalaziorako, eta, zehazki, onura publikokoa deklaratu baitzen.

2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak (energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena) 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak (energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena) 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen ebazpen hori, 2025eko apirilaren 16ko EHAAn eta 2025eko apirilaren 22ko BAOn.

3.– Egiaztatu ahal izan denez, hasierako eskabidean, ez ziren sartu proiektuak erasandako hiru finka eragindako ondasun eta eskubideen zerrendan.

4.– 2026ko martxoaren 2an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak iragarkia onartu zuen. Iragarki horren bidez, jendaurrean jarri zen Euba TAren (3020) eta 9122 euskarriaren artean, Amorebieta-Etxanoko udal-mugartean (Bizkaia), «Mungia – Euba cto.1 eta 2» 30 kV-ko aireko linearen euskarriak berritzeak eragindako afekzioen aitorpena.

5.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen iragarki hori, 2026ko martxoaren 12ko EHAAn, 2026ko martxoaren 13ko BAOn, Amorebieta-Etxanoko Udaleko iragarki-taulan eta 2026ko martxoaren 23ko Deia egunkarian.

6.– Arauzko epeen barruan ez da alegaziorik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera. Arestian aipatutako dekretua urtarrilaren 27ko 8/2026 Dekretuaren bidez aldatu zen.

2.– Hauetan ezarritako arauzko izapide hauek bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenen prozedurak arautzen dituena eta horrekin bat datorren gainerako legedia.

3.– 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

2026ko maiatzaren 26an, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Energia Arloak aldeko txostena eman zuen.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta eta Ordezkaritza honetako Energia Arloaren aldeko txostenarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

1.– i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAUri jarraian zerrendatzen diren afekzio berrientzako baimena ematea; Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean, Euba TAren (3020) eta 9122 euskarriaren artean, «Mungia – Euba cto.1 eta 2» 30 kV-ko aireko linearen euskarriak berritzeko proiektukoak dira afekzio horiek.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

3.– Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Deskarbonizazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2026ko maiatzaren 28a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala