Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2026ko ekainaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2534

5257/2026 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako Unitateko burua bere kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 26ko 932/2018 Ebazpenaren bidez, María Aránzazu Mendiguren Navascués andreari Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako Unitateko buruaren eginkizunak esleitu zitzaizkion Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Aránzazu Mendiguren Navascués andrea Alde Zaharreko Lehen Mailako Arretako Unitateko buru kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko maiatzaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2026ko maiatzaren 21a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala