
108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2531
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektua».
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Zumaiako udal-mugarteko Oikia auzoko saneamendu-proiektuari».
Proiektu honen xedea da Aizarnazabalgo, Oikia auzoko eta Zumaiako Xey industrialdeko hondakin-urak biltzeko eta Zumaiako Basusta HUAn tratatzeko beharrezkoak diren obrak definitzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, www.uragentzia.euskadi.eus webguneko obra hidraulikoaren atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 21a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS