Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
2530

IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez iragarki honen huts-zuzenketa egiten baita: Iragarkia, 2026ko martxoaren 2koa, zeinaren bidez jakinarazten baita laguntzak itzultzeko emandako ebazpena (txanda-kontratuak egiteko laguntzetarako 2024ko deialdia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 2ko iragarkian, zeinaren bidez argitara ematen baita laguntzak itzultzeko ebazpen bat, txanda-kontratuak egiteko laguntzetarako deialdiaren 14. artikuluak dioenarekin bat emandakoa. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren akordio bidez onartu zen 2023ko azaroaren 24ko bileran, eta 2023ko abenduaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231 zk.) argitaratu zen, bai eta 2026ko martxoaren 12ko (63.zk.) Estatuko Aldizkari Ofizialaren Ediktu Taula Bakarrean (ID: N2600184374) ere. Hain zuzen ere, enpresa-izena, IFZ eta espediente zenbakia oker argitaratu ziren I. eranskinean. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2026/1064 (2/2) orrialdean, I. eranskinean, honela dio:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Hau esan behar du:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ezinezkoa izan da laguntza itzultzeko ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela emandako ebazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako erakundea jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala