Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2526

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak judizioko kostua ordaintzeari buruz emandako ebazpena.

Ahaleginak egin dira Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak Justizia Administrazioko letratuak dekretuz onartutako judizioko kostuei buruz emandako ebazpena modu pertsonalean jakinarazteko, baina ez da lortu. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratu da interesdunari jakinarazteko zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko epeak hauek direla:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ohartarazi nahi da zorrak epe horietan ordaindu ezean, premiamendu bidez eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamenduaren 59. artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, eta dagozkien errekarguekin.

Ordainketa eskudirutan egin behar da eta prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren titulartasunekoa den kontu honetan:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.

Ebazpenaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke (Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza, Lakua I eraikina, E eremua, solairuartekoa, Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo helbide elektroniko honetan eska daiteke: araubidejuridikoa@euskadi.eus

Hori guztia argitaratzen da eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin, berarentzako baita jakinarazpena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala