
108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2519
AGINDUA, 2026ko ekainaren 5ekoa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko maiatzaren 13ko Aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatia (agindu haren bidez, 63 etxebizitza baztertu eta hasiera ematen baitzaio Bilbao udalerriko Bolueta eremuan babes ofizialeko 81 etxebizitza eta Monte Eretzan babes ofizialeko 19 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2026ko maiatzaren 13ko Aginduaren bidez, 63 etxebizitza baztertu eta hasiera eman zitzaion Bilbo udalerriko Bolueta eremuan babes ofizialeko 81 etxebizitza eta Monte Eretzan babes ofizialeko 19 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.
Bigarrena.– Lehenengo aurrekarian aipatutako aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatian, esleipen-prozeduran parte hartzeko epea ezarri zen; hala ere, aurkeztutako izen-emateen kopurua handia dela kontuan hartuta, egokitzat jotzen da epe hori luzatzea.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari dagokio agindu hau xedatzea, bat etorrita araudi hauetan ezarritakoekin: martxoaren 4ko 39/2008 Dekretua, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa –12. artikulua, zehazki–, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa –48. artikulua, zehazki–.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2026ko maiatzaren 13ko Aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatia aldatzea (agindu horren bidez, 63 etxebizitza baztertu eta hasiera ematen baitzaio Bilbao udalerriko Bolueta eremuan babes ofizialeko 81 etxebizitza eta Monte Eretzan babes ofizialeko 19 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari). Horrenbestez, bederatzigarren ebazpen-zatia honela geratuko da:
«Bederatzigarrena.– Agindu honetako baldintzak eta gainerako arau aplikagarrietakoak betetzen dituzten pertsonek parte hartu nahi badute sustapen honetako esleipen-prozeduran, dagokion eskaera aurkeztu beharko dute 2026ko maiatzaren 27tik ekainaren 16ra bitartean (biak barne), bide hauetako baten bitartez: telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez; aurrez aurre: Zuzenean Zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua. 48011 Bilbao; postaz: Bidali dokumentazioa Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 – Bilbao). Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.»
Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea hasiko da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 5a.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS