
108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2516
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2026ko ekitaldirako kultura-bitartekaritzako proiektuak (Bitartez) baloratzeko batzordeko kideak, eta argitara ematen baita batzorde horren osaera.
Ikusi da lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko apirilaren 29ko Agindua; horren bidez, kultura-bitartekaritzako proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez) 2026ko ekitaldian emateko modua arautu eta deialdia egin da.
Agindu horren 12. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da eta, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatuko dira eta batzordearen osaera argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Ana Lopez Asensio andrea (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria). Ez dagoenean, batzordeko kide zaharrenak ordeztuko du, 2026ko apirilaren 29ko Aginduaren 12. artikuluan (2026ko maiatzaren 19ko EHAA, 92 zk).aurreikusitakoaren arabera, kultura-bitartekaritzako proiektuei dagokienez (Bitartez).
Batzordekideak: Aintzane Larrabeiti San Roman andrea; Lorena Montejo Hinestrosa andrea; Xabier Fidel Paya Ruiz jauna eta Juan Javier Pastor Bustamante jauna (aditu-profesionalak).
Idazkari-lanak Jose Maria Uriarte Gonzalez jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politikako teknikaria) egingo ditu. Ez dagoenean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 1a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS