
108. zk., 2026ko ekainaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
2512
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 26koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratzen dela goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikuluan eta Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza deitutakoan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko martxoaren 30eko Aginduaren hirugarren oinarrian (2026ko apirilaren 17ko EHAA) xedatutakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 201) izendapen askeko sistemaren bidez izendatzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS