Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2504

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak G 21 2026 S zehapen-prozedura hasteko hartutako erabakia.

72526438D NAN zenbakia duen pertsonari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2026ko apirilaren 10ean zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, egokitzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso jakituna etorbidea 35, Donostia).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuta.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Hori guztia, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2026ko maiatzaren 26a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala