Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2501

IRAGARKIA. Honen bidez, Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritako arau-hausteekin lotuta (HSBLO).

Ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Interesdunek eskuragarri dute espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).

2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, hamabost egun balioduneko epea dago isuna ordaintzeko (HSBLOren 53. art.).

3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuta edo espediente elektronikoan sartuta. Gutun hori eskuratuta, bertan agertzen diren finantza-entitate laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu ahal izango da isuna.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, ondarearekiko premiamendu bidez ordainaraziko zaio interesdunari, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta haien legezko ordezkariek eskatuta, arau-hausleek tratamendua edo errehabilitazioa egitea onartzen badute (hala behar izanez gero) edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da iragarki hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2026ko maiatzaren 22a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala