Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2499

IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 27koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Laudio eta Aiarako udal-mugarteetan (Araba) «Ferosca I» haize-parkearen proiekturako eta atxikitako azpiegituretarako honako hauek eskatu direla: aurretiazko administrazio-baimena aldatzea, eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa.

Jendaurrean jartzen dira «Ferosca I» haize-parkearen eta hari atxikitako azpiegituren proiektu aldatua eta eskatzailearen ustez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta indibidualizatua, betiere maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren –Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako haize-energiatik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena– 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54. eta 55. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako, eta bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearekin.

Proiektuak aurretiazko administrazio-baimena du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariaren 2026ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez emana. Ebazpen hori argitara eman zen, 2026ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (36. zk.) eta 2026ko otsailaren 25eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (24. zk.).

Aldaketa hauek egin dira: ingurumen-inpaktuaren adierazpenean baztertu ziren aerosorgailuen hiru posizioak (FI-4, FI-5 eta FI-6) kendu dira, eta instalatu beharreko FI-1, FI-2 eta FI-3 aerosorgailuen potentzia unitarioa handitu da, 4,5 MW-tik 7 MW-ra, ezaugarri geometrikoak (abatz-altuera eta errotorearen diametroa) aldatu gabe. Aldaketek ez dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik behar.

Espedientea: 01–GE–Y–2026–00008.

– «Ferosca I» haize-parkearen proiektua, 21 MW-ko potentzia instalatukoa; ezaugarri hauek ditu:

• 3 aerosorgailu: 110 m-ko abatz-altuerakoak, 163 m-ko errotore-diametrokoak eta 7 MW-ko potentzia unitariokoak; dorre anemometriko bat, 113 m-ko altuerakoa, eta aerosorgailuen artean 30 kV-ko interkonexioko azpiegitura elektrikoa, denak ere Laudioko udal-mugartean (Araba) kokatuta.

• Sortutako energia elektrikoa ebakuatzeko azpiegitura, hauek osatua:

○ Sortutako energia ebakuatzeko 30 kV-ko lurpeko linea, FI-3 aerosorgailutik sekzionamendu-zentrorainokoa, 3.161 m-ko luzerakoa, Laudio eta Aiarako udal-mugarteetan.

○ 30 kV-ko sezkionamendu-zentroa, Aiarako udal-mugartean.

○ 5.569 m-ko luzera duen lurpeko linea, sekzionamendu-zentroaren eta «ST Aiala 30 kV» azpiestazioaren artean, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU enpresa banatzailearena; bertara ebakuatuko da sortutako energia. Aiara udal-mugartean kokatuko da.

– Proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea, lurreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

– Eskatzailea: Ferosca Wind, SL (IFK: B10967594).

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena aldatzea, eraikuntzako administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskuratzea.

– Eraginpeko udal-mugarteak: Laudio eta Aiara (Araba).

– Banaketa-sarera ebakuatzeko tokia: «ST Aiala 30.000» azpiestazioa, 30 kV-koa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAUren jabetzakoa.

– Obra egiteko aurrekontua: 16.908.473,14 euro.

Proiektu honen administrazio-baimenak eta onura publikoaren deklarazioa Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren eskumena dira, eta jendaurrean jartzeko izapidea bete behar dute.

Horren berri ematen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izateko, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira alegazioak, dela idatziz, erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 27a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala