Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2498

IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «BESS Arpide» izeneko proiektua; proiektu horretan proposatzen da Galdakaoko udal-mugartean (Bizkaia) baterien bidez energia biltegiratzeko instalazioak eta hari lotutako azpiegiturak eraikitzea.

Jendaurrean jartzen da «BESS Arpide» baterien proiektuari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-20ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak), eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-27ko BOE); Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-31ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

Espedientea: 48-GE-Y-2025-00002.

– Eskatzailea: Martiturri, SL.

– Kokapena: Galdakaoko udal-mugartea.

– Aurrekontua: 682.193,14 euro.

– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko sistema bat eta hari lotutako azpiegiturak eraikitzea.

– Instalazioaren ezaugarriak: Pablo Alejandro Cuela Murguia ingeniari elektrikoak 2026ko martxoan sinatutako proiektuan adierazitakoak (proiektua espedientean dago).

Aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/.

Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Bilbao, 2026ko maiatzaren 25a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala