
107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2497
IRAGARKIA, 2026ko maiatzaren 22koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita arau-hauste aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatiko zehapen-prozeduraren hasiera edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Bihotz Sakratuaren plaza, 5 – 4. solairua, 48011 Bilbao), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko maiatzaren 22a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
ANA BELÉN CALVO HERRERA.
RSS