Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2495

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2026ko maiatzaren 12koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari izateko laguntzetarako oinarriak eta egiten baita haien deialdia 2026-2027 ikasturterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2026ko maiatzaren 12koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari izateko laguntzetarako oinarriak eta egiten baita haien deialdia 2026-2027 ikasturterako. Agindu hori 2026ko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (95. zk.). argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2026/2180 (4/20) orrialdean, eranskineko (Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko laguntzen oinarri arautzaileak) bigarren apartatuan (Zuzkidura ekonomikoa),

hau dio:

«B Modalitatea: 5.840 euro».

Honela esan behar du:

«B Modalitatea: 5.480 euro».


Azterketa dokumentala