
107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2490
AGINDUA, 2026ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Colegio Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate 1 gehitzeagatik.
Vitoria-Gasteizko (Araba) «Colegio Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Hermanas Carmelitas de la Caridad» erakundeak, baimena eskatu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako unitate bat gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek ikusi dira: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa; 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena; 30/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Vitoria-Gasteizko «Colegio Carmelitas-Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela bat gehitzeko. 2026ko irailaren 1etik aurrera erregistro-datu hauekin egongo da inskribatuta Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:
Kode-zenbakiak: 010229 (EAE) eta 01001309 (Unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Colegio Carmelitas-Sagrado Corazón».
Titularra: Hermanas Carmelitas de la Caridad.
Helbidea: De los Fueros kalea 49.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 7 unitate honela banatuta:
– 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukiarekin.
– 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukiarekin.
Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukiarekin.
Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukiarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukiarekin.
Batxilergoa, Zientziak eta Teknologia modalitatea: 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukiarekin.
Batxilergoa, Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea: 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukiarekin.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili identifikatzeko.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS