Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

SANTURTZIKO UDALA
2486

IRAGARKIA, Kultura, Euskara eta Kirol zuzendariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2026ko maiatzaren 26ko alean (97. zk.) iragarri dira Kultura, Euskara eta Kirol zuzendariaren lanpostua, izendapen askez, behin betiko betetzeko deialdia arautzeko onartutako oinarri espezifikoak, zeinak onartu baitira Barne Araubide, Giza Baliabide, Herritarren Segurtasun eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2026ko maiatzaren 8an emandako Dekretuaren bidez (1038 zk.). Lanpostuak 80800100 kodea du indarreko lanpostuen zerrendan. Gerora, 2026ko maiatzaren 28an, hartan egindako akatsak zuzentzekoa ere argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (99 zk.).

Eskabideak aurkezteko epea hamabost lanegunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi horri buruzko hurrengo iragarkiak, betiere oinarriekin bat badatoz, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan emango dira aditzera.

Santurtzi, 2026ko ekainaren 1a.

Alkatea,

ITZIAR CARROCERA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala