
107. zk., 2026ko ekainaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
SANTURTZIKO UDALA
2485
IRAGARKIA, Giza Baliabide eta Herritarren Segurtasuneko zuzendariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2026ko maiatzaren 26ko alean (97. zk.) iragarri dira Giza Baliabide eta Herritarren Segurtasuneko zuzendariaren lanpostua, izendapen askez, behin betiko betetzeko deialdia arautzeko oinarri espezifikoak, zeinak onartu baitira Barne Araubide, Giza Baliabide, Herritarren Segurtasun eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2026ko maiatzaren 12an emandako Dekretuaren bidez (1045 zk.). Lanpostuak 70700100 kodea du indarreko lanpostuen zerrendan. Gerora, 2026ko maiatzaren 28an, hartan egindako akatsak zuzentzekoa ere argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (99 zk.).
Eskabideak aurkezteko epea hamabost lanegunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Deialdi horri buruzko hurrengo iragarkiak, betiere oinarriekin bat badatoz, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan emango dira aditzera.
Santurtzi, 2026ko ekainaren 1a.
Alkatea,
ITZIAR CARROCERA FERNÁNDEZ.
RSS