
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2479
IRAGARKIA, Foruko udalerriko Atxondoa auzoan (Bizkaia) Giliz putzutik batez besteko 0,29 l/s-ko ur-emaria aprobetxatzeko eta ureztapenean erabiltzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
– Espedientea: A-B-2025-0022.
– Eskatzailea: Alfredo Laucirica Cenigaonaindia.
– Hargunea (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 525.968; Y = 4.798.397.
– Eskatutako urteko bolumena: 9.280 m3/urte.
– Bat-bateko gehieneko emaria: 1 l/s.
– Uraren erabilera: nekazaritzako ureztatzea (kiwi-arbolak mikroaspertsio bidez ureztatzea).
– Sailaren azalera: 2,9 ha.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: lehendik dagoen putzu bat da, 200 mm-ko diametroko ahoa eta 76 metroko sakonera dituena.
Ura Veneto markako urpeko ponpa baten bidez erauzten da (ponparen ezaugarriak: ST-13-21 modeloa, 2 ZP eta 3,6 m3/h (1 l/s)). 25 mm-ko diametroa duen polietilenozko hodi baten bidez, hormigoi armatuzko andel bateraino eramaten da, 20 m3-ko edukierakoa bera, eta handik banatzen da ustiategia ureztatzeko.
Hori bat dator Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren 1993ko azaroaren 19ko ebazpenaren bidez Alfredo Laucirica Cenigaonaindiaren alde inskribatutako aprobetxamenduarekin; aprobetxamendu hori ureztatzeko da (35.040 m3/urte), gehienez ere 50 urterako, 1986ko urtarrilaren 1etik zenbatzen hasita, hau da, Uren Legea indarrean jarri zen egunetik.
Eskatutako emakida emateak, aldi berean, une horretara arte onartu zen ur pribatuen gaineko eskubidea azkentzea ekarriko du (EX-B-2026-0045).
Eta, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) egunean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, honek guztiak eragiten dion edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez eta adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS