
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2478
IRAGARKIA, Magunacelaya, SL putzuko ur-aprobetxamenduaren administrazio-emakida iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak hasiera eman dio uraren erabilera pribatiborako eskubidea iraungitzeko administrazio-prozedurari. Honako ezaugarri hauek ditu:
– Espedientea: EX-B-2026-0014.
– Hasteko modua: alderdi batek eskatuta.
– Titularra: Magunacelaya, SL.
– NIF: B48076020.
– Hargunea (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 500.115; Y= 4.802.052.
– U.H.(L.H.): Berango (Bizkaia).
– Gehieneko emaria: 1,33 l/s.
– Gehieneko emaria urtean: 200 m3.
– Uraren xedea: industrian erabiltzeko (marmolgintzan, mozteko eta leuntzeko funtzioetan, hoztea).
– Jardueraren kokapena: Sabino Arana kalea, 54, Berango (Bizkaia).
– Eskubidea aitortu den eguna: 2012ko abuztuaren 31.
– Iraungitzearen kausa: titularrak berariaz uko egitegatik.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Internet atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS