
106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2477
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendu baten administrazio-emakida iraungitzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedura hasi du. Hona hemen eskubidearen ezaugarriak:
Espedientea: EX-G-2026-0035.
Hasteko modua: ofizioz.
Titularra: Itur Zulo ur-erabiltzaileen erkidegoa.
Ibaia/Korrontea: 5351 Itur Zulo iturburua.
Lekua: Olaskoegia, Gaztañaga baserria.
Udalerria (LH): Aia (Gipuzkoa).
Uraren xedea: etxeko erabilera eta abeltzaintza.
Urteko gehieneko bolumena: 2.883 m3..
Gehieneko emaria: 0,091 l/s.
Emakidaren data: 1993-05-24.
Inskripzio zk.: 877/C.
Iraungitzearen arrazoia: emakidaren ebazpenean ezarritako funtsezko baldintzak ez betetzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 22a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS