Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2026ko ekainaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2475

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Elikadurako eta Landa Garapenaren sailburuordearen 2026ko apirilaren 1eko Ebazpena, Landa Garapenaren eta Europar Politiketako zuzendariaren 2025eko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez, ukatu egin zen Jasangarritasunerako Errentarako Oinarrizko Laguntza-Eskubideak (ABRS) lagatzea, 2025. urteko laguntza eskatzeko.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.

Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 27a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala